Dantzariek Lakuntza hartuko dute larunbatean, ekainaren 5ean. Elai Alai Eguna 2021 izanen da eta 18:00etatik aurrera kalejira eginen dute. Herriko hainbat txokotan geldiuneak eginen dituzte eta bertan emanalditxoak eskainiko dituzte. Dantza taldearen egunarekin amaitzeko, 18:30ean, dantzariak plazan bilduko dira eta emanaldia eginen dute.