Udalak udarako kontratazioak eginen ditu

Guaixe 2021ko eka. 4a, 11:32
Lakuntzako igerilekua. ARTXIBOA.

Igeriketa irakasteko langile bat eta haurren euskarazko aisialdi programan aritzeko lau behar ditu.

Udako eskaintza aurrera egiteko, Lakuntzako Udalak bost langile kontratatzeko deialdiak egin ditu. Alde batetik, Udan Euskaraz Jolas-gunea eskainiko du hilaren 28tik garilaren 30era, 10:00etatik 13:00etara. Horretarako lau begirale behar ditu udalak. Interesa dutenek hilaren 14ra arte dute epea izena emateko. Eskabidearekin batera, curriculuma eta jolas-gunearen antolaketa eta ekimenen proposamena aurkeztu beharko dituzte. Udalak jakinarazi duenez, hautagaiek EGA titulua edo baliokidea izan behar dute. 

Bestetik, Lakuntzako Udalak igeriketan irakasteko iraslea kontratatu nahi du. Garilaren 1etik 30era ariko litzateke lanean. Igeriketa irakasle izan nahi dutenek beraien eskabidea hilaren 25era arte aurkeztu dezakete udaletxean. Lanpostu horretarako bete beharren artean daude EGA edo baliokidea izatea eta sorosle titulazioa izatea, baita desfibriladorea erabiltzeko trebatuta egotea ere. Hautaketa egiteko Lakuntzako Udalak lanpostuarekin erlazionatutako prestakuntza osagarria baloratuko du.