Futbola

Lagun Arteak bina berdindu zuen Avance Ezkabarte liderrarekin

Guaixe 2021ko eka. 7a, 11:23
Lagun Artearen eta Garesen arteko partida. Artxiboa.

Lehen Maila Autonomikoa. 17. jardunaldia: Avance Ezkabarte 2 – Lagun Artea 2

Avance Ezkabarte liderraren etxean jokatu zuen Lagun Arteak eta lakuntzarrek primerako itxura eman zuten. Partida hasi eta berehala Zubiriak Lagun Artea aurreratu zuen, baina liderrak ongi erantzun zuen eta 2 eta 1 aurreratu zen, azken gola lakuntzarrek ate propioan sartutakoa. Bigarren zatian gora egin zuen Lagun Arteak. Aukerak bata bestearen atzetik sortu zituen, eta, azkenean, 90. minutuan Iokin Lobok falta zuzenez sekulako gola sartu zuen, eskuadra guztian. Jaurtiketa bikaina izan zen, garaipen zaporea izan zuen binakako berdinketa. 

Avance Ezkabartek jarraitzen du lider (42 puntu) eta Lagun Artea 9. postuan dago (14 puntu). Datorren jardunaldian Lagun Arteak 15 punturekin 8. postuan dagoen Burlades B taldea hartuko du, aurkari zuzena. 

Erregional mailan Altsasuk atseden jardunaldia zuen
Erregional mailan Altsasuk atseden jardunaldia zuen. Sailkapen orokorrean Gazte Berriak da liderra (40 puntu) eta Altsasu 4. postuan dago, 25 punturekin. Datorren jardunaldian Altsasuk 26 punturekin sailkapenean 3. den Iruña B izango du aurkari. Hirugarren postua dago jokoan, eta arerio zuzenen arteko partida hau Iruñean jokatuko da.