Futbola

Lagun Arteak garaipenarekin despeditu du denboraldia

Guaixe 2021ko eka. 14a, 12:20
Bero izugarriarekin jokatu zen atzoko partida, Zelai Berrin. Argazkia: Burlades.

Lehen Maila Autonomikoa. Hemezortzigarren jardunaldia: Lagun Artea 2 – Burlades B 1

Pandemiak baldintzatutako Lehen Maila Autonomikoko 2020/2021 denboraldi berezia despeditu da. Kategoria berriari tamaina hartzea zen Lagun Artearen helburua. Pandemia dela eta, aurten igoerak bai, baina kategoria jaitsierarik ez dela egongo erabaki zuen Nafarroako Futbol Federazioak eta lasaitasun horrekin aritu dira taldeak. Izan ere, garrantzitsuena liga martxan hastea eta jokatzea zen. 

Ligako azken jardunaldiko partida etxean jokatu zuen Lagun Arteak. Lakuntzarrek Burlades B taldea hartu zuten Zelai Berrin, arerio zuzena. Sailkapeneko zortzigarren postua zegoen jokoan, eta egiten zuen bero sapari aurre eginez, gogotsu aritu ziren bi taldeak. Aukerak sortu zituzten, baina husnako berdinketarekin joan ziren aldageletara. Bigarren zatia hasi bezain pronto, Iñaki Berastegik Lagun Artea aurreratu zuen, eta ordu laurdenera bigarren gola sartu zuen Ansorenak. Burladeseko Iribarrenek Lagunen atea zulatu zuen eta Burladés gerturatu egin zen, baina, zorionez, lakuntzarrek abantailari eutsi zioten eta liga garaipenarekin eta ozrtzigarren postuarekin despeditu zuten. 

Lehen Maila Autonomikoko txapelduna Avance Ezkabarte izan da (45 puntu). Taldea hirugarren mailara igo da. Erriberri eta Gares bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, eta hirugarren mailara igotzeko promozioa jokatuko dute. Lagun Artea zortzibarren sailkatu da (17 puntu) eta lehen Maila Autonomikoan jarraituko du datorren denboraldian.