Lakuntzako festetako kartelen bila

Guaixe 2021ko eka. 14a, 13:15

2020ko festetako kartel lahiaketa. ARTXIBOA

Festak egon ala ez egon, Lakuntzako udalak festetako kartel lehiaketa antolatu du beste urte batez. Lana uztailaren 2ra arte aurkez daitezke udaletxean.

Lakuntzak ez dituzte festak ospatu beharrik, festetako kartel lehiaketa antolatzeko eta bigarren urtez pandemia garaian, Lakuntzako festetako karte lehiaketa antolatu du udalak. Lau kategoria daude: 7 urtera arte, 7 eta 10 urte bitartean, 10 eta 16 urte bitartean eta 16 urtetik gorakoak. Sariak kategoriaren araberakoak dira; hortaz, lehenengo kategorian eta bigarrenan 30 eurokoa da saria, hirugarren kategoriak 50 eurokoa eta laugaurrenean 150 eurokoa. Lanak aurkeztkeo epea uztailaren 2an. 14:00etan, amaitzen da eta udaletxeko atarian jarritako kutxa batean utzi behar dira lanak. Gero eskaneatuko dituzte eta horregatik DINA3 edo DINA4 tamainakoak izan behar dute. LAKUNTZAKO JAIAK 2021 izenburua agertu beharko da. 

Aurkeztutako lan guztiak lakuntza.eus Lakuntzako Udaleko webgunean ikusgai egonen dira uztailaren 9tik aurrera, eta herritarrek aukeratuko dituzte kartel irabazleak. Lehiaketaren oinarriak osorik Lakuntzako  Udalaren webgunean.