Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, herriko kultur, kirol eta gizarte arloko erakundeei dirulaguntzak ematako deialdia egin berri du. Interesa duten erakundeek eskabidea osatu beharko dute, beraien jarduera eremua eta urteko jarduera programaren deskribapen, helburu, diru sarrera eta irteeren berri emanez. Eskabideak udaletxean lastailaren 1a baino lehen egin behar dira.