Futbola

Lagun Arteak puntu eder bat ekarri zuen Barañaindik

Guaixe 2021ko ira. 13a, 11:40

Lehen maila Autonomikoa. Lehen multzoa. Hirugarren jardunaldia: Lagunak 1 – Lagun Artea 1

Larunbatean Lagun Arteak Barañainen jokatu zuen Lagunak taldearen kontra. Lagunak taldearena zelai zaila da, baina lakuntzarrek tamaina hartu zioten eta ongi jokatu zuten. Lagunak taldeak gaizki urrundutako baloi bat ongi aprobetxatu zuen Ikerrek eta Lagun Artea aurreratu zuen, 0 eta 1. Bigarren zatian markagailuari buelta eman nahi izan zion Barañainek, eta Galarrek bana berdindu zuen. Azken 10 minututan bi taldeek aukera ederrak izan zituzten eta edozer gerta ahal izan zen, baina banakako berdinketarekin despeditu zen partida, eta puntu garrantzitsua lortu zuten lakuntzarrek. 

Lerinés taldea da 1. Maila Autonomikoko 1. multzoko liderra (6 puntu). Lagun Artea bigarrena da (5 puntu), eta igandean sailkapenean azkena den River Ega taldea hartuko du Zelai Berrin.