Futbola

Arbitroak zeresan handia izan buen Zelai Berrin

Guaixe 2021ko ira. 20a, 11:20

Lagun Artea, Zelai Berrin.

Lehen Maila Autonomikoa. Lehen  multzoa. Laugarren jardunaldia. Lagun Artea 1 – River Ega 4

Igandean Lagun Arteak River Ega hartu zuen Zelai Berrin. Lehen zatian bi taldeak parez pare ibili ziren eta biek aukera ederrak sortu zituzten. 30. minutuan Ansorenak Lagun Artea Aurreratu zuen, baina atsedenaldia baino lehen, Andosillako taldeak bana berdindu zuen, Martinezek sartutako golari esker. 

Bigarren zatian River Egako Losak sekulako gola sartu zuen zelai erditik, eta River Ega 1 eta 2 aurreratu zen. Jokoak bere horretan jarraitu zuen, baina bi taldeen harridurarako, Gondán arbitroa Lagun Artea taldeko jokalari eta teknikariak seinaleztatzen hasi zen, arrazoi aipagarririk gabe. Besteak beste, Xabi Bakaikoa kapitaina aldageletara bidali zuen eta txartel gorria atera zion Jose Maria Ripari eta Lagun Arteako delegatuari, Oscar Maizari. Horrek lakuntzarrak sutu egin zituen, eta giro nahasi horretan River Egak beste bi gol sartu zituen. Azkenean, 1 eta 4 galdu zuen Lagun Arteak. 

Lehen Maila Autonomikoko Lehen multzoko liderra Lerinés taldea da (9 puntu). Lagun Artea 4. postuan dago, 5 punturekin, eta datorren jardunaldian hain zuzen ere Lerinés liderra izango du aurkari Lerinen jokatuko den partidan.