ETS En Tol Sarmiento taldea Arabar Errioxan sortu zen duela hamasei urte. Sei disko kaleratu ditu, azkena, Aukera berriak, 2019an. Larunbatean, irailaren 26an, Lakuntzako pilotalekuan egonen da Egingo dugu eztanda biraren barruan. Kontzertua 19:00etan izanen da, baina sarrerak aspaldi agortu dira. Ordu gutxi egon ziren salmentan.
Taldearen azken diskak aldaketa nabarmena ekarri zuen. Disko modernoagoa, helduagoa, serioagoa, exigenteagoa eta salto kualitatiboa eman zutela nabaritzen da, baina ETSren esentzia galdu gabe.