Oihane Anduezaren liburu berria Aittune, iluntasunaren beldur naiz da, lakuntzarraren bigarrena. Lehenengoa Darse cuento liburua izan zen. Haurrendako liburu bat da, beldurrei aurre egiten ikasteko liburua. Baina helduendako ere aproposa da. Irailaren 30ean, ostegunean, 18:00etan, Tximonena tabernan eginen duen aurkezpenera haur eta heldu gonbidatuta daude.
Ostiralean Guaixe Astekarian ipuinari buruzko erreportajea eta datorren astean Beleixe Irratiko Hizketan-en Oihane Anduezari egindako elkarrizketa.