Lagun Arteak eta Lerin liderrak partida ona eskaini zuten Lerinen. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, eta Lagun Artea aurreratu zen, 17. minutuan Unai Zubiriak sartutako golari esker, baina lehen zatia bukatu baino lehen Lerinek berdintzea lortu zuen. Bigarren zatian bere horretan jarraitu zuen partidak, baina Navarrok eta Arrok sartutako golei esker 3 eta 1 gailendu zen Lerin, etxean, eta lidergoa sendotzea lortu zuen.
Lehen Maila Autonomikoko lehen multzoan, Lerinés liderrak 12 puntu ditu eta 4 puntu ateratzen dizkio Erriberri bigarrenari (8 puntu). Lagun Artea seigarren postuan dago, 5 punturekin. Igandean, Lagun Arteak 7 punturekin sailkapenean laugarrena den Mendi taldea hartuko du Zelai Berrin, arerio zuzenen artek partida, hain zuzen ere.