Atzo Lagun Arteak eta Mendik Lehen Maila Autonomikoko seigarren jardunaldia izan zuten jokoan. Bi taldeek jokoan zeuden puntuak nahi zituzten, eta partida lehiatua eskaini zuten. Hala ere, lehen zatian ez zituzten gol aukera oso nabariak sortu. Zelai erdian joko asko, baina kontrako atera iristea kosta egin zitzaien bi taldeei. Partidak bere horretan jarraitzen zuenean, 55. minutuan Mendi taldeko jokalari batek ezkerrez egindako jaurtiketa ezker zurtoinerantz joan zen, eta nahiz eta atezaina norabide egokira joan, ezin izan zuen baloia gelditu. Horrela, azkenean Lakuntzan jokoan zeuden hiru puntuak Mendigorriara joan ziren.
Lehen Maila Autonomikoko Lehen Multzoko lider Lerinés taldea da (12 puntu). Lagun Artea zazpigarren postuan dago (5 puntu). Datorren jardunaldian atseden hartuko du Lakuntzako taldeak.