Musika elektronikoa “bakalao” izenez ezaguna zen garai hartan eta hari eskainia zegoen jaialdia larunbatean 21:00etan hasi eta igandeko 19:00etan despeditu zen. Dantzalekuaren aparkalekuan karpa handi bat jarri zen han beste diskoteka bat sortzeko. Matrakako jabeen eta udalaren akordioaren ondorioz, lakuntzarrak doan sartu ziren. 4.000 bat pertsona izan ziren jaialdian, baina eguraldi txarrak ez zuen espero zen jendetza erakarri. Hala ere, errepide bazterrean aparkatutako auto ilara Arbizuraino iritsi zen.