Lakuntzako Udala eta hainbat herritar gazte txokoa zabaltzeko prestakuntza lanetan ari dira. Egoitza egokitu bitartean, udalak gazte txokoan begirale izateko hiru pertsona kontratatzeko deialdia egin du. Deialdiko baldintzak betetzen duten pertsonek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu beharko da udaletxean. Hautagaiak euskaldunak izan behar dute. Beraien kontratua lastailetik maiatzera izanen da, biak barne. Lanaldia asteburuetan izanen da: larunbatetan eta igandeetan 16:00etatik 20:00etara. Begiraleek C mailari dagokion soldata jasoko dute.
Deialdian ezarritako baldintzak bete eta hauta probak gainditu dituzten izangaiekin lan poltsa osatuko du Lakuntzako Udalak, beti ere, lortutako puntuazio hurrenkera jarraituz. Begiraleen egitekoa izanen da 11 eta 14 urte bitarteko gazteekin hezkuntza eta aisialdi jarduerak egitea.