Lakuntzako Udalak Aire Libreko Pintura lehiaketa antolatu du. Larunbatean, urriaren 16an, izanen da. Parte hartzaileek 09:00etatik 10:00etara eman beharko dute izena, eta 17:30ean margolanak entregatu beharko dituzte, udaletxean. 16 urtetiko gorakoek parte har dezakete. Irabazleak ordu bat beranduago jakinaraziko dituzte.
Lehiaetan egindako margolanek Lakuntzako kaleak, plazak edo inguruak erakutsi behar dituzte, eta teknika librea da. Tamainaren aldetik: gutxienez 73x60 cm eta gehienez 100x81 cm izanen dituzte eta euskarri gogor batean aurkeztu behar dira.
Guzira, 1.800 euroko sariak banatuko ditu udalak: lehenengo saria 800 euro, bigarrena 500, laugarrena 300 eta 16 eta 30 urte bitarteko parte hartzaile hoberenerako 200 euroko saria emanen dute ere. Margolan guztiekin erakusketa eginen dute azaroaren 28ra arte.