Lagun Arteak garaipen oso garrantzitsua lortu zuen Muskariaren kontra Arguedasen jokatutako partidan. Bi taldeak arerio zuzenak dira eta asko zuten jokoan. Lehen zatian ez zen golik egon, eta tarteka sufritzea egokitu zitzaion Lakuntzako taldeari, baina ongi eusten jakin zuten. Gutxika, konfiantza hartu zuten txuriek, Muskariakoek behera egin zuten eta partida bukatzeko 10 minuturen faltan Maurice Gomisek Muskariaren atea zulatzea lortu zuen. Handik gutxira, Unai Zubiriak Lagun Artearen aldeko bigarren gola sartu zuen. Horrela, Lagun Arteak 3 puntuak ekarri zituen, partida ona egin eta gero. Lakuntzarren defentsa nabarmentzekoa izan zen.
Lerinés taldeak jarraitzen du Lehen Maila Autonomikoko lider (16 puntu). Lagun Artea zazpigarren postuan dago, seigarren postuan dagoen Peña Azagresarekin puntutara berdinduta (8 puntu). Igandean Lagun Arteak 10 punturekin sailkapenean bosgarren den Erriberri taldea hartuko du, eta hau ere arerio zuzenen arteko partida izanen da.