Jokin 'Kale'-k irabazi du Lakuntzako pintura lehiaketa

Guaixe 2021ko urr. 19a, 10:43
Patxi Xabier Razkin Lakuntzako alkateak 'Kale'-ri saria ematen.

Bost margolarik parte hartu zuten Lakuntzako Udalak antolatutako pintura aire librean lehiaketara. Gaia Lakuntzako kaleak zen, eta Jokin Alegria Beriainek irabazi zuen lehenengo saria. 

Lakuntzako Udalak Pintura Aire Librean lehiaketa antolatu zuen larunbatean. Bost margolari aritu ziren Lakuntzako kaleak, txokoak eta inguruak pinturaren bidez islatzen. Iruñetik Felix Flamarique eta Xabier Celestino etorri ziren, Imanol Kerejeta Azpeitiatik etorri zen, Leticia Gaspar Bilbotik eta herriko Jokin Alegria Kale-k ere parte hartu zuen. Saria herrian gelditu zen, Kale-ren Beriaineko ikuspegiak irabazi baitzuen lehiaketaren lehenengo saria; 800 euro. Bigarren saria, 500 euro, Leticia Gasparrendako izan zen, eta hirugarrena Felix Flamariquendako (200 euro). 

Lehiaketara aurkeztutako bost pinturekin erakusketa egin zuten kultur etxean, eta hiru irabazleak udalaren jabetzakoak izanen dira.