Udalak kontribuzioa kobratuko du

Guaixe 2021ko urr. 28a, 09:29
Lakuntzako udaletxea. ARTXIBOA

Borondatezko epea azaroaren 15era arte dago zabalik.

Lakuntzako Udalak jakinarazi duenez, aurtengo bigarren seihilabeteko kontribuzio zerga kobratu eginen du. Udal ordainketak helbideratuta dituzten lakuntzarrei azaroaren 15aren aurretik kobratuko diete zerga. Gainontzekoek Lakuntzako banketxeetan ordaindu beharko dituzte, udalaren kontuetan. Borondatez ordaintzeko epea azaroaren 15ean despeditzen da eta epe hori ordaindu gabe pasata, ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, kobrantza premiamendu bidetik egiteko.