Euskalkiak elkartuta

Guaixe 2021ko urr. 29a, 08:50

Herriko euskara praktikatzera elkartu ziren makina bat lakuntzar.

Ostiralean hainbat kontu izan ziren hizketagai udaletxean. Guztiak ere herriko euskalkian. Lakuntzarren topaleku bihurtu zen herriko etxea. 10 edo 12 kideko taldetan banatu eta herriko euskara zekitenak eta ikasi nahi zutenak elkarrekin egon ziren. Talde bakoitza gai librean aritu zen hizketan, euskalkian. Izan ere, horretarako zen Lakuntzeko auskias taldeak egindako praktikatzeko deialdia. Lakuntzarrak herriko euskaran hitz egitera elkartu dituen hirugarren aldia da. Taldekideek gaztigatu dutenez, hilean behin halako saio bat egiteko asmoa dute. Bai behintzat urte akaberara arte. Bitartean, taldekideak jarduerak prestatzera, eta euskalkia praktikatzera, ostiralero, 19:00etan, Tximonenan.