Futbola

Lagun Arteak ezin izan zion partidari buelta eman

Guaixe 2021ko aza. 2a, 13:15

Gizonezkoen Lehen Maila Autonomikoa. Lehen Multzoa. Hamargarren jardunaldia: Lagun Artea 0 – Peña Azagresa 1

Lagun Artea futbol taldeak Peña Azagresa hartu zuen larunbatean Zelai Berrin. Antzeko maila zuten bi taldeen arteko lehia izan zen Lakuntzakoa, xehetasun txikiek erabakiko zutena. Eta hala izan zen. Joko polita eta bizia eskaini zuten bi taldeek, eta defentsa lana primerakoa izan zen. Lehen zatia bukatzear zela Azagrako taldea aurreratu zen, kontrako atera iritsi ziren une gutxienetako batean. Bigarren zatian partidari buelta ematen saiatu ziren lakuntzarrak, baina ez zuten lortu eta hiru puntuak Azagrara joan ziren. 

Lehen Maila Autonomikoko liderra Lerinés taldea da (hemeretzi puntu). Lagun Artea seigarren postuan dago (hamaika puntu), eta asteburuan sailkapenean azkena den Aluvión taldea izango du aurkari, Cascanten.