Anak gazte garaiko bi maitatzaile ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Aitor eta Txolarre joanen dira, baina ez dakite bestea joanen dela. Asko maite dute elkar, baina zaila egiten zaie hain intimo izan zen hori konpartitzea. Esklusibitatea, erromantizismoa, egoa, tradizioa, kultura eta hezkuntza alde batera uztea oso zaila egiten zaie, asteburu baterako bada ere. Maitasunaren izenean, zer egiteko prest daude? Axut! konpainaren azken lana, Amua-, komedia erromatiko politikoa bat da, sortzaileen esanetan, eta bihar, azaroak 6, larunbata, 19:00etan, Lakuntzako kultur etxean eskainiko dute Sakanako Mankomunitateko Berdintasun zerbitzuak antolatuta.