Zabalarte eguna antolatu zuen urriaren 31n izen bereko Lakuntzako mendi taldeak. Goizean goiz Beriain aldera jo zuten mendizale lakuntzarrek, Ondatz helmuga zutela. Hango oroigarrian, duela 20 urte Pumorin mendi istripuz zendutako Javi Arkauz Rincón lakuntzarra eta Aritz Artieda Larraza etxarriarra izan zituzten gogoan. Lore eskaintzarik ez zen falta izan, baita Lakuntzako oroigarrian ere. Horretaz gain, Sakanako Trail Estazioan jasotako Lakuntza-Aralar Traila aurkeztu zuten: Lakuntzako Pikotatik abiatu eta Zabalartek antolatzen duen Lakuntza Aralar Mendi Lasterketan oinarritzen den ibilbidea, markatuta dagoena.