Aluvión eta Lagun Artea taldeek partida entretenigarria eskaini zuten igandean Cascanten. Partida lehiatua izan zen, markagailuan alternantzia sortu zuena. Lagun Artea aurreratu zen 10. minutuan Cruzek sartutako golari esker, baina atsedenaldia baino lehen Aluviónek berdindu zuen. Bigarren zatian Aluvion izan zen aurreratu zena, baina Ansorenak area kanpotik egindako jaurtiketa bikainari esker, bina berdintzea lortu zuen Lagun Arteak, partida bukaera aldera.
Lider berria du Lehen Maila Autonomikoak, Lagunak taldea (21 puntu). Lagun Artea seigarren da, hamabi punturekin. Datorren asteburuan Lagun Arteak liderra, Barañaingo Lagunak taldea hartuko du Zelai Berrin.