Lakuntzako Pertzako bazkideek beraien eguna ospatuko dute

Guaixe 2021ko aza. 12a, 13:07

Lakuntzako Pertzaren bazkide egunean ez da musikarik faltako. ARTXIBOA

Bihar eguerditik aurrera izanen da.

Lakuntzako Pertza elkarteak Bazkide Eguna ospatuko du larunbatean. Eguerdian, plazan, auzatea eskainiko dute. Txorizoa, ogia eta ardoa nahi duen guztiak dastatzeko aukera izanen du. Auzatea dagoen bitartean Iñaki Bizkai akordeoilariak bere doinuekin giroa alaituko du, 14:00ak arte egionen da. Izena eman duten bazkideak mahaira eseri eta bazkaltzera elkartuko dira 15:00etan. COVID-19 gaitza dela eta, bazkaltzen den bitartean, elkartean okupatutako solairuetan, leiho batzuk irekita egonen dira, aire korronte jarraitua egon dadin. Majo bazkaldu ondoren, dantza egin nahi dutenek musika izanen dute plazan. 18:00etatik 20:00etara Burrunba Elektrotxarangaren emanaldia izanen da. 20:00etatik aurrera, eta ostiraletan egiten duten moduan, Lakuntzako tabernek pintxo potea eskainiko dute.
 
Elkarteko zuzendaritzak gogorarazi du koronabirusak oraindik bueltaka dabilela, horregatik elkarte barruan musukoa janztea nahitaezkoa dela gaztigatu du; kontsumitzek kendu daiteke bakarrik. Kanpoko aldean distantzia mantentzeko eskatu dute ere. “Arauak bete ditzagun eta guztioi erakutsi neurri horiekin dibertitu gaitezkeela, besteei eta gure hurbilekoei kalterik egin gabe”.