Sukarrafest jaialdiaren ondoren, Deserrite taldea eszenatokira itzuliko da. Larunbatean, azaroak 20, Lakuntzako kultur etxean, kontzertua eskainiko du Burundako taldeak. Aintzane eta Jaione abelari altsasuarrek ere emanaldia eskaini dute. Deserrite taldeak kontzertua bideoklipa grabatzeko baliatuko dute eta "festa giroa" behar dutela jakinarazi dute sare sozialen bidez. Kontzertua 19:30ean izanen da, eta ate irekiera 19:00etan. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke. Azken orduan, Deserrite taldeak jakinarazi du kontzertua bertan behera uztea erabaki duela antolakuntzak, COVID-19 birusaren kasu positiboen gorakada dela eta. Kontzertua aurrerago eginen dute.