Futbola

Lagun Artea eta Lerinés taldeen arteko partida, atzeratuta

Guaixe 2021ko aza. 29a, 10:55

Zelai Berri zurituta zegoen atzo.

Lehen Maila Autonomikoa. Lehen Multzoa. Hamalaugarren jardunaldia: Lagun Artea – Lerinés (atzeratuta)

Atzo, igandea, Lakuntzako Zelai Berrin zen jokatzekoa Lagun Artea taldearen eta Lerinés liderraren arteko partida, baina elurragatik –Zelai Berri zuritua zegoen– partida atzeratzea erabaki zen. 

Horrela, jardunaldia jokatu ez duenez lidergoa galdu du Lerinés taldeak eta Lagunak taldea da lider berria (27 puntu), Lerinés taldeari bi puntu aterata (25 puntu, partida bat gutxiagorekin). Lagun Artea seigarren postuan dago (13 puntu, partida bat gutxiago). Datorren jardunaldian puntu berberekin sailkapenean zazpigarren den Mendi taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak.