Lagun Arteak Arguedasko Muskaria taldea hartu zuen larunbatean Lakuntzan. Botatako euriarengatik, partida Itxesalden jokatu behar izan zen. Sailkapeneko behealdean dauden bi taldeen arteko partida borrokatua izan zen oso, eta lehen txanpan lakuntzarrak finago aritu ziren. Iker Anduezak Lagun Artea aurreratu zuen bigarren minutuan, baina Erriberakoek bana berdintzea lortu zuten 15. minutuan. Lagun Arteak behera egin zuen, ez zuen kontrako atean asmatu –Muskairko Arriezu atezainak geldialdi bikainak egin zituen, eta Muskariak bigarren gola sartzea lortu zuen, garaipenarena.
Lehen Maila Autonomikoko liderra Barañaingo Lagunak taldea da (32 puntu). Lagun Artea bederatzigarren postura jaitsi da (13 puntu). Datorren jardunaldian sailkapenean hirugarren den Erriberri taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak.