Futbola

Lagun Arteak behar beharrezkoa zuen garaipena lortu zuen

Guaixe 2022ko urt. 10a, 11:05
Lagun Artea eta Aluvionen arteko partida, Zelai Berrin.

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko lehen jardunaldia: Beti Casedano 1 – Lagun Artea 2

Lehen Maila Autonomikoaren bigarren faseari primeran ekin dio Lagun Arteak. Lakuntzako taldea bigarren fase honetan bigarren multzoan lehiatzen ari da, kategoriari eusteko mailan, hain zuzen ere. Taldeek lehen fasean lortutako puntuekin ekin diote lehiari, eta jaitsiera ekiditeko helburuan pausoa eman zuen talde lakuntzarrak, Beti Casedano taldeari 1 eta 2 irabazi baitzion larunbatean Casedan jokatutako partidan. Hasieran bi taldeek defendatzera mugatu zuten euren jokoa, eta ez zituzten apenas gol aukerarik sortu. Baina bigarren zatian Lagun Arteak erritmoa azkartu zuen, Beti Casedano taldea estutu zuten eta Egurzak 68. minutuan Beti Casedanoren atea zulatu zuen. 82. minutuan bana berdintzea lortu zuten Casedakoek, baina azken minutuan Cruzek penaltiz sartutako golak Lagun Arteari garaipena eman zion. 

Lehen Maila Autonomikoko bigarren multzoan Burlades da liderra (29 puntu) eta Lagun Artea hamargarren postuan dago (16 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan Lagun Arteak 18 punturekin sailkapenean zortzigarren eta arerio zuzena den Doneztebe hartuko du.