Anita Parker Lakuntzan

Guaixe 2022ko urt. 12a, 10:00
Anita Parker taldea. UTZITAKOA

Olatz Andueza musikari lakuntzarra kide den taldeak 'Reset' diskoaren aurkezpen emanaldia eskainiko du larunbatean, Lakuntzako kultur etxean. 

Hirugarren lanean Anita Parkerrek musika elektronikoa eta swing doinuak uztartu ditu, taldearen hasieretara itzuliz. Disko berria 'Reset' deitzen da, taldea "berrabiarazi" delako, Olatz Andueza taldeko kide lakuntzarrak azaldu bezala. Urte amaieran kaleratu zuten lana, eta orain aurkezpen bira egiten ari dira: larunbatean, ilbeltzak 15, 19:00etan, kontzertua eskainiko dute Lakuntzako kultur etxean. Sarrerak Lakuntzako Ogiberrin eros daitezke, 10 eurotan. 

 

Ostiralean Olatz Anduezari egindako elkarrizketa guaixe.eus webgunean entzungai eta Anita Parkerren inguruko erreportajea Guaixe Astekarian irakurgai.