Sansaastinak bueltan dira

Guaixe 2022ko urt. 19a, 09:21
Gazteak alkate dantza dantzatzen. ARTXIBOA

Festetako egitaraua gaur hasi eta igandean despedituko dira.

Pandemiak eragindako joan den urteko etenaren ondoren, neguko festak ospatuko dituzte lakuntzarrek hurrengo bost egunetan. Zalantza askoren ondoren, Lakuntzako Udalak bost egunetako egitaraua antolatu du. Baina aurreko urteetako egitarauarekin alderatuta aurtengoak aldaketa nabarmena du: gauean ez dago ekitaldirik eta, gehienez, 21:30ean bukatzen dira iragarritako ekitaldiak. Beraz, aurten ez da danborradarik izanen gauerdian. Eta San Sebastian eguneko elizkizuna elizan izanen da. Nahiz eta, hori bai, ermitara erromerian joanen diren hainbat lakuntzar. 

Festak direla eta, Lakuntza erdigunea ibilgailuen trafikorako itxita egonen da. Horregatik, gaurko 17:00etatik igandeko 20:00ak arte autobus geltokia Sakanako Mankomunitatearen egoitzaren parean egonen da. 

Egitaraua 
Ilbeltzak 19, asteazkena 

  • 18:30 Piperroopil txapelketarako opilak udaletxean utzi.
  • 19:00 Etxajua, ondoren musika eskolako txaranga eta txokolate jana gurasoen eskutik.
  • 19:15 Piperropil txapelketa.
  • 20:00 Auzatea.
  • 20:30 Zezensuzkoa.

Ilbeltzak 20, osteguna 

  • 10:30 Ermitara erromeria.
  • 11:15 Auzatea ermitan, Lakuntzako Pertza eta udalaren eskutik. 
  • 12:30 Meza, ondoren auzatea plazan, Lakuntzako Pertza eta udalaren eskutik. 
  • 17:30 Txikien danborrada, plazan. 
  • 18:00 Elai Alai dantza taldea. 
  • 18:30 Alkate dantza. 
  • 19:00-21:00 Xaiborrekin dantzaldia. 
  • 19:30 Buruhandiak. 
  • 20:00 Auzatea. 
  • 20:30 Zezensuzkoa. 

Ilbeltzak 21, ostirala

  • 11:30-13-15 Puzgarriak. 
  • 13:00 Auzatea.
  • 15:30-17:45 Puzgarriak. 
  • 18:15 Dantza modernoa. 
  • 19:00-21:30 Oihan Vegarekin dantzaldia. 
  • 20:00 Auzatea. 
  • 21:30 Zezensuzkoa. 

Ilbeltzak 22, larunbata 

  • 12:00 Erraldoiak. 
  • 13:00 Auzatea, Sakanako Trikitilariak taldeak alaituta. 
  • 18:30-21:30 Trikidantz taldearekin dantzaldia. 
  • 19:30 Buruhandiak. 
  • 20:00 Auzatea.
  • 21:30 Zezensuzkoa. 

Ilbeltzak 23, igandea 

  • 13:00 Aizkolariak, plazan.