Futbola

Lagun Arteak garaipen garrantzitsua lortu zuen Donezteberen kontra

Guaixe 2022ko urt. 17a, 10:30

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren multzoa. Bigarren faseko bigarren jardunaldia: Lagun Artea 1 – Doneztebe 0

Igandean Lagun Artea futbol taldeak Doneztebe hartu zuen Zelai Berrin. Mailari eusteko borrokan beste pauso bat eman zuten lakuntzarrek, Doneztebe arerio zuzenari irabazi eta gero. 

Maila bereko bi taldeen arteko lehia borrokatuaz gozatzeko aukera izan zuten Zelai Berrin bildu ziren zaleek. Partida oso lehiatuan, 15. minutuan Iker Ansorenak Lagun Artea aurreratu zuen. Lakuntzarrek dominatu zuten tarte horretan eta kontrako atea zulatzeko aukera gehiago izan zituzten, baina ez zuten aprobetxatu. 

Bigarren zatian Doneztebe partidari buelta ematen saiatu zen, baina Lagun Arteako Gari atezainak geldialdi bikainak egin zituen, horietako hiru gol aukera oso argiak, eta markagailua hutsean mantendu zuen. Horrela, hiru puntuak Lakuntzan geratu ziren. 

Burladés taldea da Lehen Maila Autonomikoko bigarren multzoko liderra (30 puntu). Lagun Artea bederatzigarren postuan dago (19 puntu), jaitsiera postuetan. Multzo honetan 15 talde daude, eta azken zortziak jaitsiko dira maila. Hortaz, puntuak pilatzen jarraitu beharra dute lakuntzarrek. Asteburuan 15 punturekin sailkapenean hamabigarren den Ziraukiren kontra jokatuko du Lagun Arteak.