Futbola

Lagun Arteak ez zuen Universidad de Navarran puntuatzerik izan

Guaixe 2022ko ots. 7a, 11:00

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea, jaitsiera multzoa. Bosgarren jardunaldia: Universidad de Navarra 1 – Lagun Artea 0

Lehen Maila Autonomikoari eusteko borrokan, Lakuntzako Lagun Artea taldeak hiru puntu garrantzitsu lortzeko aukera ez zuen behar bezala aprobetxatu. Universidad de Navarrako egoitzan jokatu zuen, sailkapenean azken aurrekoa den izen bereko taldearen kontra. Bi taldeak nor baino nor lehiatu ziren, baina markagailuan ez zen mugimendurik egon eta husnako berdinketarekin joan ziren atsedenaldira. Bigarren zatiak bere horretan jarraitu zuen 66. minutuan Lagun Artearen defentsa akats bat aprobetxatuz Universidad de Navarra taldeko Caballerok gol sartu zuenera arte. Lakuntzarrak saiatu ziren, baina ezin izan zuten partida berdindu eta punturik gabe itzuli ziren etxera. 

Lehen Maila Autonomikoko jaitsiera multzoan Zarramonza da liderra (35 puntu) eta Lagun Artea bederatzigarren postuan dago, jaitsiera postuetan (22 puntu). Mailari eusteko borrokan jarraitzea, ez dute besterik. Asteburuan 28 punturekin sailkapenean bosgarren den Artajonés taldea hartuko dute Zelai Berrin.