Zirkulazio zerga ordaintzeko garaia

Guaixe 2022ko ots. 9a, 11:44

B i auto Lakuntza paretik pasatzen. ARTXIBOA

Borondatezko epea martxoaren 7an despedituko da.

Lakuntzako Udalak bando bidez jakinarazi du aurtengo zirkulazio zerga pagatzeko borondatezko epea martxoaren 7an despedituko dela. Ordainketak helbideratuta dituztenei borondatezko epea despeditu aurretik kargatuko die udalak tasak beraien kontu korrontean. Lakuntzako Udalarekin zerga ordainketak helbideratuta ez dutenek herriko banku edo kutxan ordaindu beharko dute. Aipatu data pasata, ordaindu gabeko ordainagiriak Agentzia Exekutibora bidaliko dira, kobrantza premiamendu-bidetik egiteko, Tributuen Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezartzen diren errekarguekin.