Futbola

Lagun Arteak ezin izan zion partidari buelta eman

Guaixe 2022ko ots. 14a, 10:30

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea, kategoriari eusteko multzoa. Seigarren jardunaldia: Lagun Artea o – Artajonés 1

Lagun Arteak Artajonés taldea hartu zuen larunbatean Lakuntzan eta hiru puntu poltsikoratzeko urrezko aukera alferrik galdu zuen. Lehen zatian lakuntzarrak ez ziren oso eroso ibili, ez baitzuten nahi zuten jokoa egin. 15. minutuan Artajonéseko Salinasek egindako jaurtiketa Garikoitzek defendatzen zuen ateko zirrikitu txikitik sartu zen eta Artajonés aurreratu egin zen. Lagun Artea modu guztietara saiatu zen eta gehiago merezi izan zuen, baina ez zuen lortu partidari buelta ematea eta hiru puntuak Artaxoara joan ziren. 

Kategoriari eusteko multzoko lider Zarramonza taldea da (36 puntu), Aoizekin puntutara berdinduta. Lagun Arteak behera egin du eta hamargarren postuan dago (22 puntu), jaitsiera postuetan. Datorren jardunaldian Lagun Arteak sailkapenean laugarren den Burlades B taldea hartuko du Zelai Berrin.