Mozorrotutako lakuntzarrak herriko plaza eta inguruez jabetuko dira larunbat eguerdian. Gai edo pertsonaiaren bat aukeratu eta horretaz mozorrotuko dira lagun taldeak. Beste batzuk beren albiziora mozorrotuko dira. Guztiak ere, ihotea gozatzeko gogoz. Horretan lagunduko dien egitaraua izanen dute larunbatean. Bestetik, astearte ihotean, zatamarroak gertu ikustea seinale txarra izanen da, zigorrarekin berotuko baitzaituzte. Halakorik ez gertatzeko lasterka ibili beharko dute lakuntzarrek arratsaldean. Zatamarro begi gorri, urtien behin etorri errepika esanen diete zirikatzeko.
Egitaraua
- Otsailak 26, larunbata
12:30 Mozorro kalejira herrian zehar.
13:30 Salda, plazan.
14:30 Bazkari autogestionatua, kultur etxean.
18:00 Bull dj, plazan.
20:30 Zezensuzkoa. - Martxoak 1, asteartea
17:00 Mozorro festa, plazan (euriarekin, kultur etxean).