Futbola

Lagun Artea, Tuteratik puntu gabe

Guaixe 2022ko mar. 7a, 13:20

Lagun Artea eta Lourdesen arteko partida, Tuteran. OSKAR MAIZA

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea. Jaitsiera multzoa. Bederatzigarren jardunaldia: Lourdes 2 – Lagun Artea 1

Atzo, igandea, Tuterako Lourdes taldea izan zuen aurkari Lagun Arteak. Partida oso lehiatuan, lehen zatian hobeki jokatu zuten lakuntzarrek, baina Lourdes izan zen markagailuan aurreratu zena, kontzentrazio akats bat probestu kontraerasoan 68. minutuan sartutako gol batekin. Bigarren zatian bigarren gola sartu zuen Lourdesek, baina Lagun Arteak garra berreskuratu eta 87. minutuan Laplanak gola sartu zuen, markagailuan hurbilduz. Lagun Artearen eraso une gozoenak izan ziren horiek eta tuterarrak arbitroari partida bukaera eskatzen hasi ziren, lakuntzarrek gol aukera ederrak izan zituztelako, tartean Lobok eskuadrara egindako jaurtiketa. Tamalez, denborak ez zuen gehiagorako eman eta 2 eta 1 galduta itzuli ziren lakuntzarrak etxera. Ez zuten galtzea merezi izan, baina jokoa horrelakoa da. 

Lehen Maila Autonomikoko mantentze multzoko lider Zarramonza da (41 puntu). Lagun Artea hamaikagarren da (22 puntu), jaitsiera postuetan eta datorren asteburuan sailkapenean azkena den Fontellas izango du aurkari Zelai Berrin.