Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, Lakuntzako enpresa batean lan-istripua izan ondoren 47 urteko langile bat zauritu zen. Ezbeharra 18:00ak aldera izan zen. Makina batek lotuta gelditu zen langilea bularraren parean. Harrapatuta geratu ez zen arren, arnasa hartzeko zailtasunak zituen. Etxarri Aranazko osasun eskualdeko mediku taldea joan zen ezbeharra izan zen lantegira. Zauritutako langilea Altsasuko suhiltzaileen oinarrizko bizi euskarriko anbulantzian eraman zuten ospitalera.