Futbola

Lagun Artearen partida perfektua liderraren kontra

Guaixe 2022ko mar. 21a, 12:20

Lagun Arteak gol festa ederra ospatu zuen igandean Lakuntzan. LAGUN ARTEA

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren Fasea. Euste multzoa. Hamaikagarren jardunaldia: Lagun Artea 5 – Zarramonza 2

Jaitsiera postuetan dagoen Lagun Arteak Zarramonza taldea hartu zuen Zelai Berrin eta aspaldiko partez ikusgarri jokatu zuten lakuntzarrek. Lagun Arteak etengabe eraso zuen liderra, eta azkenean, 5 eta 2 irabazi zion Zarramonzari. Aitor Egurzak mustu zuen markagailua, buruz sartutako gol ederrarekin, eta minutu gutxira Ander Unanuak bigarrena sartu zuen. Zarramonza guztiz gaindituta zegoen, eta horren isla, liderrak ate propioan sartu zuen Lagun Artearen hirugarren gola izan zena. Bigarren zatian Zarramonzako Julen Basterrak liderraren lehen gola sartu zuen, baina lakuntzarrek ongi erantzun zuten, Iker Ansorenak bi gol sartu baitzituen jarraian. Basterrak Zarramonzaren bigarrena sartu zuen, baina txundituta zegoen liderrak ezer gutxiago egin ahal izan zuen. 

Nolanahi ere Zarramonzak jarraitzen du lider (41 puntu), Aoizekin puntutara berdinduta, eta Lagun Artea hamargarren postura igo da (25 puntu), baina oraindik jaitsiera postuetan dago. Datorren jardunaldian Lagun Arteak sailkapenean zazpigarren den Beti Casedano taldea izango du aurkari, Lakuntzan.