Langile baten heriotza eragin zuen istripua salatzeko, Sakana kooperatibako enpresa batzordeak kontzentrazioa antolatu du gaur, 11:00etan, lantegiaren parean. Lan istripu gehiagorik ez! leloa izanen du bilkurak. Sakanako Sortuk eta Ernaik, bestalde, Lakuntzako plazan, 19:00etan, kontzentrazioa deitu dute. Aski da! Lan istripu gehiagorik ez! leloa du kontzentrazioa. Haren bidez “prekarietateak aurten Euskal Herrian 12 langile erail” dituela salatu nahi dute.
Azkenik, euskal gehiengo sindikala osatzen duten ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE, HIRU eta CGT sindikatuek kontzentrazioak deitu dituzte 19:00etarako hildako langilearen sorterrian, Leitzan, eta bizitokian, Berriozarren. Prekarietatea hiltzailea, lan istripu gehiagorik ez! leloa dute bilkurek.