Futbola

Lagun Artearen bigarren garaipena jarraian

Guaixe 2022ko mar. 28a, 10:50

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea. Mantentze multzoa. Hamabigarren jardunaldia: Lagun Artea 1 – Beti Casedano 0

Lagun Arteak Beti Casedano taldea hartu zuen igandean Zelai Berrin. Partida gogorrean, Beti Casedano dominatzen hasi zen, baina Lagun Arteak ongi eutsi zion. Dávilak baselinaz sartutako golak airea eman zion talde lakuntzarrari. Bigarren zatian talde lakuntzarrak hobeki  jokatu zuen eta Beti Casedanoren agintea ez zen horren argia izan. Partida berdintzen saiatzeko erasora jo zuen Casedako taldeak, baina lakuntzarrek ongi eutsi zuten eta 1 eta 0 irabazita despeditu zen partida. Horrela, Lagun Arteak bigarren garaipena jarraian lortu du. 

Sailkapenean Artajonés da liderra (43 puntu) eta Lagun Artea hamargarren postuan dago (28 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan 31 punturekin sailkapenean bederatzigarren den Doneztebe taldearen kontra jokatuko du Lagun Arteak Iñaki Indart futbol zelaian. Jaitsiera postuetatik aldentzen hasteko aukera paregabea dute lakuntzarrek.