Futbola

Lagun Arteak irabazten jarraitzen du

Guaixe 2022ko api. 11a, 10:50

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea. Mantentze multzoa. Hamalaugarren jardunaldia: Lagun Artea 1 – Zirauki 0

Igandean Lagun Arteak Zirauki taldea hartu zuen Zelai Berrin. Partida serio eta borrokatuan, Ander Unanuak Ziraukiren atea zulatzeko bi aukera oso argiak izan zituen, baina ez zuen asmatu. Partida ona egin zuen talde lakuntzarrak. Ziraukiko Mamadou izan zen Lagun Artea gehien estutu zuen jokalaria, baina lakuntzarrek ongi eutsi zioten Ziraukiri eta 77. minutuan Cruzek sartutako golak hiru puntuak Lakuntzan utzi zituen. 

Artajonés taldea da Lehen Maila Autonomikoko Mantentze multzoko liderra (46 puntu). Lau garaipen jarraituen ondoren, Lagun Artea bederatzigarren postuan dago (34 puntu), jaitsiera postuetan, baina mantentze postuetatik bost puntura. Datorren jardunaldian sailkapenean bosgarren den Aoiz taldea izango du aurkari Lagun Arteak.