Txirrindularitza

Aralarrek 42. urtea, baina ilusio berbera

Maider Betelu Ganboa 2022ko api. 19a, 13:00
Aralar Txirrindulari Taldekoak, Alea enpresaren aurrean. ITZIAR MATXAIN

Aurten 41 txirrindulari trebatuko dira Aralar txirrindularitza klubean. Sakana Group izenarekin jarraituko dute kadeteen eta juniorren taldeek, baina eskolek Alea izena hartuko dute. Babesle berriaren egoitzan egin zen aurkezpena 

Aralar txirrindulari klubak Harivenasak Etxarrenen duen Alea enpresan egin zuen 2022 denboraldiko aurkezpena, olo malutak ekoizten dituen enpresa baita klubeko babesle berria. Sakana Group kooperatibak kadeteen eta juniorren taldeak babesten jarraituko du, eta Aleak eskolak babestuko ditu.

"42 denboraldi daramatzagu txirrindulariak trebatzen eta ilusioa, konpromisoa eta adiskidetasuna bezalako baloreak sustatzen. Txirrindulariei eta familiei eskerrak eman nahi dizkiegu, gugan konfiantza izateagatik" agurtu zuen ekitaldia Aralar klubeko presidente Alfonso Tadeo Ocañak. Familien inplikazioa txalotu zuen. "Seme-alaben gainean egon beharra dute, materiala erosi, lasterketetara joan, entrenamenduetan eta lasterketetan lagundu... Kirol honek asko eskatzen du, baina seme-alaben ilusioa guztiaren gainetik dago eta taldean giro ona dugu. Familia txikia gara" azaldu zuen. Babesleak eskertu zituen. "Denboraldi berria nobedadez beteta dator. Gure betiko babesleei babesle berriak batu zaizkie, Alea, Barranquesa eta Argiro, esaterako. Guztien laguntzarik gabe ezingo ginateke gaur hemen egon eta eskerrik asko guztiei, urte hauetan guztietan gu laguntzeagatik" azaldu zuen. 

Segidan Harivenasako zuzendari Alberto Loizatek hartu zuen hitza. "Oso kontentu gaude zuekin kolaboratzeko eman diguzuen aukerarengatik. Alea enpresa gaztea da eta neska-mutiko hauek duten ilusio berbera dugu guk gure lanbidean. Soroetatik jasoko dugun oloarekin olo malutak ekoiztuko ditugu, merkatuan ezagunak izateko ilusioarekin. Neska-mutilak, bizikletan gozatu ezazue, ongi pasatzeaz sekula ez aspertu. Eta juniorrak, ea datorren urtean Alea izena daramazuen, baina maillot berde ilunagoan. Aurrera", adierazi zien, afizionatuen mailako Rural Kutxa-Alea taldeari keinu eginez.

Ilusio berrituak
Aurten 41 neska-mutiko trebatuko dira klubean. "Helburuak betikoak dira: txikienak lagun berriak egin ditzatela eta bizikletarekin disfrutatu dezatela. Kirol hau gogorra da, baina ongi pasatzen badute guztia ongi joango da. Nagusienen kasuan, guztia eman dezatela. Jubenilek dagoeneko etapa garaipenak eta podiumak lortu dituzte, eta kadeteen mailan ere aurki iritsiko dira. Zeharo ilusionatuta gaude eta banago aurten poztasun handia izango dugula eta aurrera egiten duten txirrindulariak trebatzen jarraituko dugula" nabarmendu zuen presidenteak. Aurten bost lasterketa antolatuko ditu Aralarrek: eskolen mailako hiru (Lakuntzan, Lekunberrin eta Etxarri Aranatzen), Lakuntzako emakumezkoen lasterketa eta kadeteen mailako Lakuntzako proba. 

Aralar klubeko juntan Alfonso Tadeok jarraitzen du presidente, Maria Asun Erdozia da idazkaria, Erica Ocaña diruzaina, Iban Gonzalez presidente ordea eta ondokoak dira bokalak: Javier Etxarri, Juan Carlos Romero, Egoi Martinez, Maria Flores, Xabier Etxeberria, Iban Gonzalez, Alberto Martinez, Jose Manuel Gorriti, Jesus Mari Gorriti eta Asier Razkin. 

Aralar Txirrindularitza Taldea 2022

Eskolak (32):
Promesak (5): Alain Gonzalez Mañeru, Markel Reparaz Urroz, Alain Agirre Baz, Amaiur Razkin Jungitu eta Irathy Perez Martin. Entrenatzailea: Asier Razkin.

https://guaixe.tokimedia.eus/imagecache/original/2022_15/7396/argazki/64015_1649767279.JPG

Hasiberriak (10): Lander Gorriti Urdangarin, Sarah Arregi Ormaetxea, Igor Romero Azpiroz, Ekaitz Paularena Arce, Unax Garziandia Iraurgi, Egoi Saralegi, Aitz Berastegi Nabarro, Anatz Arrieta Sergio, Lur Razkin Jungitu eta Ekhi Arrese-Igor Txueka. Entrenatzailea: Juan Carlos Romero.

Kimuak (7): Xabier Gorriti Urdangarin, Amara Arrieta Sergio, Maddi Martinez Sanchez, Unax Galardi Ruiz, Danel Agirre Baz, Enaitz Aldunate Andueza eta Eider Razkin Aranguren. Entrenatzailea: Iban Gonzalez.

Haurrak (10): Janitz Zufiaurre Begiristain, Manex Huarte Flores, Luca Martinez Los Santos, Iker Martinez Sanchez, Unax Etxeberria Mundiñano, Ekai Erdozia Gonzalez de Pedroso, Ion Unai Gonzalez Mañeru, Adei Agirre Baz, Ramon Romero Azpiroz eta Nahia Arregi Ormaetxea. Entrenatzailea: Xabier Etxeberria. Babeslea: Alea. 

Kadeteak (2): Eñaut Oiarbide Erdozia eta Oihan Gorriti Astiz. Entrenatzaileak: Alfonso Tadeo eta Miguel Ocaña. Babeslea: Sakana Group.

Juniorrak (7): Alex Lopetegi Amoztegi, Aimar Tadeo Arkauz, Jon Koldobika Urrusolo Elgorriaga, Mikel Unzilla Aldasoro, Manex Zufiaurre Begiristain, Aritz Oiarbide Erdozia eta Adrian Martinez Los Santos. Entrenatzaileak: Jon Goikoetxea eta Xabier Maiza. Babeslea: Sakana Group.