Baso aprobetxamenduaren enkantera

Guaixe 2022ko mai. 4a, 11:45
Lakuntzarrak basoan zuhaitz landaketa egiten. ARTXIBOA

Interesa dutenek proposamenak maiatzaren 13ko 14:00ak arte aurkeztu ditzakete udaletxean.

Lakuntzako Udalak gutun azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du baso aprobetxamendua saltzeko. Epaitzak Sierra eta Basabea mendian daude. Udalak enkantera atera dituen zuhaitzak larizio pinuak eta pinu gorriak dira. Haien balioa 126.014,20 eurokoa (BEZa kanpo) da. Enkantearen baldintza teknikoak eta baldintza ekonomiko-administratiboen agiria Lakuntzako Udaleko Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.