Futbola

Lagun Arteak ezin izan zuen Artajonés mendean hartu

Guaixe 2022ko mai. 3a, 09:20

Lehen Maila Autonomikoa. Kategoriari eusteko multzoa. Hamazazpigarren jardunaldia: Artajonés 1- Lagun Artea 0

Sei garaipen jarraituko bolada onak etena izan zuen, Lagun Arteak ezin izan baitzuen Artajonés mendean hartu izan. Kontraeraso bati esker 23. minutuan aurreratu zen Artajonés, eta Lagun Arteak ezin izan zion egoerari buelta eman. 
Lehen Maila Autonomikoko kategoriari eusteko multzoan Peña Azagresa da liderra (53 puntu) eta Lagun Artea bederatzigarren da (40 puntu), jaitsiera postuetan. Asteburuan 42 punturekin zazpigarren den Burlades B taldea izango du arerio Lagun Arteak Burlatan, arerio zuzena. Partida oso erabakigarria da bi taldeendako.