Meditatzeko jardunaldia Lakuntzan

Guaixe 2022ko mai. 4a, 14:06

Zentrat meditazio aktiboa egiteko saioa eginen dute maiatzaren 12an, ostegunean, Lakuntzako kultur etxean. 

Modu dibertigarrian eta naturalean meditatzeko aukera eskainiko du Zentrat taldeak. Linea Osho jarraitzen dute meditazio aktiboa egiteko. Maiatzaren 12an, osteguna, 19:00etatik 21:00etara, saio praktikoa eskainiko dute Lakuntzako kultur etxean. Saioa doanekoa izanen da, baina boluntariazko aportazioa egin daitezke. Izena emateko 650831373 telefonora deitu edo mezu bat bidal daiteke.