Futbola

Lagun Arteari egoera korapilatzen ari zaio

Guaixe 2022ko mai. 9a, 12:20

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren fasea, kategoria eustekoa. Hemezortzigarren jardunaldia: Burlades B 2 – Lagun Artea 0

Lagun Arteak Burladés B taldea izan zuen aurkari larunbatean Burlatan, Lehen Maila Autonomikoari eusteko arerio zuzenen arteko partidan. Tamalez, talde lakuntzarrak bigarren aldiz galdu zuen jarraian, eta kategoriari eusteko urrezko puntu garrantzitsuak ihes egiten utzi zituen. 

Artajonés taldeak jarraitzen du lider (55 puntu). Lagun Artea hamargarren postuan dago, jaitsiera postuetan (40 puntu). Mailari eusteko borroka zaildu egin zaio, asteburuan atseden jardunaldia duelako. Egun, bi puntura du salbazioa.