Mendia

Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketaren itzulera, bertsio laburrean

Guaixe 2022ko mai. 11a, 11:00
Lakuntza-Aralar mendi lasterketan parte hartzeko ekainaren 8ra arte eman daiteke izena.

Ekainaren 12an jokatuko da Zabalartek antolatutako mendi lasterketa, baina soilik ibilbide motza egiteko aukera izango da. Izena ematea zabalik dago. Egunean bertan eta ibilbidea jarraituz mendi martxa eginen da ere. 

Bi urteren ondoren, bueltan da Lakuntzako Zabalarte klubak antolatutako Lakuntza-Aralar Mendi Lasterketa. Ekainaren 12an jokatuko da, eta 9:30ean abiatuko da, Lakuntzako plazatik. Orain arte bi ibilbide egiten ziren, luzea eta laburra, baina aurten soilik Lakuntza Aralar Ibilaldi Laburra egingo da (13,3 km), Guardetxera (1.035 m) eta Larluzgainera (1.103 m) igo eta Etxaaltxetatik (909 m) eta Arangundik Lakuntzara jaitsiko dena. Izena ematea zabalik dago, ekainaren 8ra arte Lakuntza-Aralar webgunean. 

Ordu erdi beranduago, ibilbide motzare ibilbidea jarraituz, mendi martxa antolatu dute ere.