Lakuntzako Udalak igerileku denboraldia prestatzen ari da eta, horretarako, sorosleak, garbitzaile eta atezainak kontratatu nahi ditu. Udaletik jakinarazi dutenez, Nafar Lansare, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak kudeatuko ditu kontratazioak. Aipatu lanpostuetan interesa dutenek Altsasuko enplegu bulegoan izena eman beharko dute maiatzaren 25a baino lehen.