Futbola

Lagun Arteak bost puntura du salbazioa

Guaixe 2022ko mai. 17a, 11:40

Lehen Maila Autonomikoa. Bigarren faseko hemeretzigarren jardunaldia: Lagun Arteak atseden jardunaldia zuen

Lehen Maila Autonomikoan lehiatzen ari den Lagun Arteak asteburuan atseden jardunaldia zuen. Gainontzeko emaitzak kontuan hartuta, Zarramonza da liderra (58 puntu) eta Lagun Artea hamargarren postuan dago (40 puntu), jaitsiera postuetan, salbazioko postuetatik 5 puntura. 

Liga despeditzeko hiru jardunaldiren faltan, Lehen Maila Autonomikoari eustea zaila dute lakuntzarrek, baina ez ezinezkoa. Igandean Lagun Arteak sailkapenean laugarren den Tuterako Lourdes taldea hartuko du Zelai Berrin.