Lakuntzar berriei harrera eginen die udalak

Guaixe 2022ko mai. 17a, 10:54
Sakanako Mankomunitateko Erakunde Harreren aurkezpena. ARTXIBOA

Maiatzaren 21ean, larunbatean, Kulura aniztasunaren nazioarteko eguna izanen da, eta Lakuntzara bertaraturiko herritarrei Erakunde Harrera eginen diete. 

Lakuntzara bizitzera joan diren herritarrei Erakunde Harrera eginen die udalak larunbatean, maiatzaren 21ean, kultura aniztasunaren nazioarteko egunean. Ekitaldia 12:00etan izanen da, udaletxean, eta Patxi Razkin Sagastibeltza Lakuntzako alkatearekin batera Rita Torrico Muniz udaleko anitzartean batzordeko kidea eta Txingurriye taldeko ordezkariak izanen dira. Sakanako Mankomunitateko Izaskun Errazkin euskara zerbitzuko teknikariak eta Bego Cestau kulturartekotasun zerbitzuaren teknikariak haien zerbitzuen berri emanen diete eta ongi etorri euskarriak banatuko zaizkie. Ekimen honekin udala herritarri hurbildu eta eta herritarrak udalera hurbildu nahi dute.